Itxi

Koronabirusaren semaforoa

Sei dira dagoeneko eremu gorrian dauden udalerriak

eitb.eus

Leer en Castellano

Eibarrek eremu latzenetik ateratzea lortu du. Aldiz, Azpeitian eta Beasainen gora egin dute covid-19 kasuek, eta eremu laranjatik gorrira doan langa igaro dute bi udalerri horiek.

Argazkia: eitb.eus

Gaur-gaurkoz sei udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, ostiralean baino bat gehiago, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Eibarrek eremu latzenetik ateratzea lortu du. Aldiz, Azpeitian eta Beasainen gora egin dute covid-19 kasuek, eta eremu laranjatik gorrira doan langa igaro dute bi udalerri horiek.

Gipuzkoan gorriz margotutako herrien argazkiak aldaketak izan ditu: Arrasate, Azpeitia, Beasain eta Ordizia daude kolore horretan.

Laranjan, berriz, Aretxabaleta, Astigarraga, Bergara, Donostia, Eibar, Lasarte-Oria, Oñati, Pasaia, Zarautz eta Zumarraga daude.

Andoain, Astigarraga, Azkoitia, Deba, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Orio, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil eta Zumaia gune horian kokatu dira.

Bizkaiaren kasuan, Arrigorriagak ea Ermuak ezin izan dute eremu gorria utzi.

Bigarren mailan daude Abanto Zierbena, Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Bilbo, Elorrio, Mungia eta Trapagaran.

Abadiño, Balmaseda, Basauri, Berango, Bermeo, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Gorliz, Leioa, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Zalla eremu horian daude.

Gainera, Lekeition egoerak nabarmen egin du hobera, eta eremu berdean kokatu da estreinakoz.

Arabari dagokionez, Agurainek Amurriok eta Laudiok gune horian jarraitzen dute. Gasteizek, ordea, kolore laranjari eutsi dio.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Albisteak (1)