KORONABIRUSA
Koronabirusaren aurkako txertoaren 20.000 dosi jasoko ditu EAEk urtarrilean zehar
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bingen Zupiriak nabarmendu duenez, denbora daramate lehen dosiak jaso ondoren txertaketa plana nola egin prestatzen.
Euskal Autonomia Erkidegoak koronabirusaren aurkako 20.000 txerto jasoko ditu urtarrilean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak orain arte egindako kalkuluen arabera.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak astearte honetan, asteroko Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, EAEk covid-19aren aurrean jaso ditzakeen txertoen dosi kopuruari eta horiek banatzeko epeari buruzko datuak eman ditu.
Era horretan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari jakinarazi diote covid-19ari aurre egiteko txertoaren 20.000 dosi jasoko dituela EAEk.
Nolanahi ere, zehaztu du oraindik "baieztatzeke" dagoela autonomia erkidegoak jasoko dituen txertoen data eta kopurua. Gaineratu du "denbora" daramala lehen dosiak jaso ondoren txertaketa plana nola egin prestatzen.