KORONABIRUSA
Urkulluren arabera, txertaketa 2021eko udazkenera arte luzatuko da
A. S. | EITB Media
Lehendakariak esan du "prozesu luzea" izango dela eta pixkanaka, progresiboki eta modu mailakatuan egingo dela. "Txertoa, bai, baina baita neurriak zorrotz betetzea ere", gaineratu du.
Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, covid-19aren aurkako txertaketa kanpaina "prozesu luzea" izango da, datorren urteko udazkenera arte luzatuko dena. Pixkanaka egingo da eta "progresiboa eta mailakatua" izango da, Lehendakariaren hitzetan. EAEk koronabirusaren aurkako 20.000 txerto jasoko ditu urtarrilean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez.
Itxaropen Ekonomikoen Foroan, beraz, "itxaropenaren" aldeko mezua eta zuhurtziarena bateratzeko deia egin du Urkulluk, oraindik "informazio erreal eta egiazko gutxi" baitako, eta "gehiegizko ilusioak" benetako garrantzia duten segurtasun-neurriei beharrezko arreta ez jartzea ekar baitezake.
Urkulluren ustez, neurri horiek "prebentzio txerto bat" dira, eta herritarrei gogorarazi nahi izan die txertoa "pixkanaka" emango dutela, ez "gauetik goizera".
Urkulluk "prozesu luzea" izango dela onartu du, datorren urteko udazkenera arte luzatuko dena, eta "progresiboa, mailakatua eta pixkanaka" egingo dela. "Txertoa, bai, baina neurriak zorrotz betetzea zeinen garrantzitsua den gogorarazi dulehendakariak, eta ziurtatu du berak dagokion garaian jarriko duela txertoa, politikariek "eredugarria" izan behar dutelako eta herritarrei konfiantza eman behar dietelako. Gainera, birusa "apetatsua" dela eta bigarren olatuak herrialdeak "berdindu" dituela adierazi du.