Koronabirusaren semaforoa
Ermua gune gorritik irten da, baina Aretxabaleta bertan sartu da
eitb.eus
Gipuzkoan, Lasarte-Oria, Mutriku eta Pasaia aipatu behar dira, eremu laranjatik horira igaro baitira.
Gaur-gaurkoz sei udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, azken bi egunetako kopuru bera, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gipuzkoan, Aretxabaleta, Azpeitia, Beasain, Arrasate eta Ordizia daude gune gorrian, eta Bizkaian Arrigorriaga da kutsatzeen kopuru okerrena duen herria.
Gipuzkoan, Azpeitiak, Beasainek, Arrasatek eta Ordiziak ez dute lortu datuak hobetzea, eta gune kritikoenean jarraituko dute. Gainera, Aretxabaletak bat egin du horiekin azken orduetan, datuek okerrera egin baitute.
Eremu laranjan, Astigarraga, Azkoitia, Bergara, Eibar, Oñati, Donostia, Zarautz eta Zumarraga daude.
Andoain, Deba, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona eta Zumaia, berriz, gune horian kokatu dira.
Bizkaian, Arrigorriagak gune gorrian jarraitzen du; Ermua, aldiz, bertatik atera da.
Ermuaz gain, bigarren mailan daude Zornotza, Barakaldo, Bilbo, Elorrio eta Muskiz.
Abadiño, Abanto-Zierbena, Balmaseda, Basauri, Berango, Bermeo, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla eremu horian daude.
Gainera, Gueñes eremu berdera igaro da.
Arabako datuei dagokienez, Agurainek, Amurriok eta Laudiok gune horian jarraitzen dute. Gasteizek, ordea, kolore laranjari eutsi dio.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: