Itxi

Koronabirus

Erkidegoek Gabonetarako neurriei eutsiko diete, baina murrizketak egiteko aukerarekin

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Hori adostu dute Espainiako Osasun Ministerioak eta erkidegoek. Hala, egoera epidemiologikoaren arabera, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak mugikortasunari mugak jartzeko aukera izango dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Espainiako Osasun Ministerioak eta erkidegoek Gabonetarako aurretik ezarritako neurriei eustea erabaki dute, baina zorrozteko aukera izango dute egoera epidemiologokioaren arabera. Hala, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak mugikortasunari edo bilkuretako jende kopuruari mugak jartzeko aukera izango dute.

Horixe iragarri du Salvador Illa Osasun ministroak Osasun Nazionalaren Sistemako Lurralde arteko Kontseiluaren batzarraren ostean emandako prentsaurrekoan, eta aipatu du gaueko etxeratze aginduan ere aldaketak egiteko moduan izango direla erkidegoak.

Bileran Osasun kontseilariak eta ministroa kezkatuta agertu omen dira pandemiaren egoera dela eta.

Oraingoz, Illak iragarri du Gabonetarako abenduaren 2an erkidegoekin adostu zuten planari eusten diotela, tartean Eguberri eta Urte zahar egunetan etxeratze agindua 1:30 arte atzeratzea; erkidegoen itxiera perimetralari eustea, senide eta lagunen joan-etorrietarako izan ezik; eta abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1eko otordu garrantzitsuenetan gehienez 10 pertsona elkartzea.

"Gabonetarako planari eusten diogu, eta lerro batean laburtzen da: Gabonetan etxean geratuko gara", adierazi du ministroak, baina pandemiaren joera ikusita, erkidegoei are neurri "zorrotzagoak" hartzeko aukera emango zaie.

Hala, bilkuretarako gehienezko pertsona kopurua txikitu ahal izango dute "nahi duten neurrian".

Gaueko mugikortasunerako ordutegiaren mugan ere zorrotzagoak izan daitezke, alarma egoeraren eskumenen baitan.

Ildo horretan, Osasun Ministerioak uko egin dio, berriz ere, Alarmako Estatuaren Errege Dekretuaren 5. puntua aldatzeko aukerari, gaueko ordutegian mugikortasuna mugatzeari buruzkoa, autonomia-erkidegoek malgutu ahal izan dezaten, hala egitea beharrezkotzat jotzen badute, Eusko Jaurlaritzak bileran berriro eskatu duen bezala.

Ministroak gogorarazi du neurriak hartu behar direla "pilatutako esfortzua" alferrikakoa ez izateko, eta Gabonetarako plana aurkeztu zutenean ohartarazi zutela ez zela dokumentu irmoa, bizia baizik.

Farmazietako autodiagnosi test azkarrak

Bestalde, osasun langileei eskatu diete ez preskribitzeko farmazietan saltzen dituzten autodiagnosi test azkarrak, "engainura" eraman ditzaketelako proba horiekin "Gabonak lasaiago igaro ditzaketela" uste dutenak.

"Test horiek ez dira egokiak eta osasun langileei ez preskribitzea aholkatzen zaie, engainura eraman dezaketelako", "interpretatzea zaila" delako eta ez daudelako atzemate arineko estrategiaren barruan, Osasun ministroak azpimarratu duenez.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Albisteak (5)

Bideoak (1)