Itxi

Ikastetxe katolikoak

Sexu-abusuen biktimek "egia, justizia eta erreparazioa" eskatu dute Nafarroan

EiTB Media

Nafarroako ikastetxe katolikoetan 60 eta 70ko hamarkadetan "izandako abusuak ikertzea", eskatu dute Garesen.

Nafarroako Abusu Biktimen Elkartea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Nafarroako Abusu Biktimen Elkarteak prentsaurrekoa eman du goizean, Garesen.

Pandemiaren ondorioz jarduerarik egin ezinik ibili arren, "borrokan jarraitzen" dutela adierazi dute, eta eskatu dute Nafarroako ikastetxe katolikoetan 60 eta 70ko hamarkadetan "izandako abusuak ikertzea".

Era berean, kasu "larri" hauek ez preskribatzea eta "egia, justizia eta erreparazioa" eskatu dute.

"Lanean jarraituko eta jarraitzen dugu, gure gizartean pederastia eta abusu fisiko zein psikologikoak desagertzeko", azpimarratu dute prentsaurrekoan.

 

Albisteak (3)