Gabonetako loteria
Bosgarren sarietako batek zazpi milioi euro banatu ditu Berrizen
L.Z. | EiTB MEDIA
55.483 zenbakiaren 120 serie saldu dituzte Bizkaiko udalerri horretan. Bilbok eta Durangok ere sari horren zati bat jaso dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Berrizko loteria administrazioak Eguberrietako loteriaren bosgarren sarietako baten 120 serie saldu ditu. Hartara, 55.483 zenbakiak 7,2 milioi euro banatu ditu Bizkaiko aipatu udalerrian. Izan ere, serie bakoitzeko 60.000 euro banatu ditu bosgarren sarietako bakoitzak. Guztira, 2.408 milioi euro banatu dituzte gaur saritan, iaz baino 28 milioi euro gehiago, eta sari nagusiaren irabazleek 400.000 euro jasoko dituzte dezimoko.
Bilbok eta Durangok ere sari horren zati bat jaso dute. Berrizko administrazio horretako Aitor Virumbralesek "oso pozik" eta "urduri" azaldu duenez, Bilboko bi tabernak eta Durangoko Zabalarra ikastetxe publikoak hainbat txartel erosi zituzten.
Gainera, Aitorrek berak saldu zituen Berrizen saritutako txartelak. 2001ean, sari potoloa banatu zuen eta 2005ean beste bosgarren sari bat.
Berriz, ordea, ez da gaurko zozketako "garaile" bakarra, Gabonetako loteriaren bigarren sariaren (6.095) zati bat Barakaldon saldu baitute, eta sari potoloak 4 milioi euro utzi baititu Bilboko Zurbaranbarri auzoan.
Azkenik, laugarren sarietako batek, 38.341 zenbakiak, 200.000 euro utzi ditu Cascanten.
43.831 saria Bilbon, Donostian, Gasteizen, Getxon eta Azpeitian
43.831 sariak, bosgarren sarietatik zazpigarrenak, ere utzi du zer edo zer Euskal Herrian. Bilbo, Donostia, Gasteiz, Getxo eta Azpeitia izan dira oraingo honetan zorioneko udalerriak. 13:14an atera dute ontzitik zortzigarren taulan azaldu den zenbaki hori.
86.986, lehen bosgarren saria, Euskal Herrian egokitu da
86.986 zenbakia izan da astearte honetan banatu duten lehen bosgarren saria. Nafarroan hiru dezimo saldu dituzte; guztiak Iruñean (Ziudadela eta Tutera kaleetan eta Foruen plazan).
Bestalde, Irunen (hiru dezimo), Bilbon (dezimo bat), Erandion (dezimo bat) eta Getxon (dezimo bat) ere saldu dituzte zenbait dezimo.
37.023 zenbakia Barakaldora heldu da
37.023 zenbakiak lortu du Gabonetako loteriak banatzen dituen zortzi bosgarren sarietako bigarrena, eta Barakaldon (Bizkaia) serie oso bat saldu dute. 09:20an atera dute zenbaki hori loteria ontzitik.
19.371, bosgarren sarietako hirugarrena
Bosgarren sarietatik hirugarrena 19.371 zenbakiari egokitu zaio. 10:42ean eman dute sari horren berri, eta laugarren taulako zenbakietako bat izan da.
49.760, bosgarren sarietako laugarrena
Bosgarren sarietatik laugarrena 49.760 zenbakiari egokitu zaio. 10:44an eman dute sari horren berri, eta laugarren taulako zenbakietako bat izan da.
28.674, bosgarren sarietako seigarrena
Bosgarren sarietatik seigarrena 28.674 zenbakiari egokitu zaio. 11:48an eman dute sari horren berri, eta seigarren taulako zenbakietako bat izan da.
31.617, azken bosgarren saria
Bosgarren sarietatik seigarrena 28.674 zenbakiari egokitu zaio. 13:25ean eman dute sari horren berri, eta bederatzigarren taulako zenbakietako bat izan da.