Kargatzen...
Itxi

Gabonetako Loteria

52.472 zenbakiari tokatu zaio oso banatuta dagoen hirugarren saria

Mikel Dominguez | EITB Media

Leer en Castellano

Zenbakia ez dute Hego Euskal Herrian saldu. 50 000 euro egokitu zaio dezimo bakoitzari, hau da, 2500 euro irabazi dute jokatutako euro bakoitzeko.

Hirugarren saria. EITBren bideo batetik hartutako irudia.

15 administrazio desberdinetan saldutako 52.472 zenbakiari tokatu zaio Gabonetako Loteriaren hirugarren saria. 500.000 euro egokitu zaio zenbakiari, beraz.

Zenbaki sariduna ez da Euskal Herrian saldu. Hurrengo udalerrietan banatu dute: Barbate (Cadiz), Toledo, Cuenca, Girona, Madril, Torrevieja (Alacant), Antas (Almeria), Terrassa, Santa Margarida de Montbui, Sant Boi de Llobregat (Bartzelona), Peñarroya Pueblonuevo (Kordoba), Angles (Girona), Sahagun (Leon), Ourense eta Arroyo de la Encomienda (Valladolid).

Hain banatuta izan den sari hau eskuratu dutenek 50.000 euro eskuratuko dute dezimo bakoitzeko, hau da, 2.500 euro jokatutako euro bakoitzeko.

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)