Itxi

Koronabirusa

EAEk koronabirusaren aurkako 405 txerto jasoko ditu igandean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, Osasun Ministerioak 16.000 dosi bidaliko ditu astelehenero. Txertaketa kanpaina zahar-etxeetan abiatuko dute igande honetan.

Zientzialari batek Pfizer y BioNTechen txertoa du eskuan. Artxioko irudia: EFE

Datorren igandean, abenduak 27, koronabirusaren aurkako 405 txerto jasoko ditu EAEk. Txerto horiek banatzeko prest daude dagoeneko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko egoitzaetan dauden pertsonak immunizatzeko erabiliko dira. Ondoren 16.000 dosi banatuko dira astero.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakitera eman duenez, Lurralde arteko Osasun Kontseiluak lehen bidalketen inguruko informazioa baino ez du eman.

Igandeko sortatik aurrera, astelehenero sorta bat iritsiko dela aurreikusten da, 16.000 dosikoa astean, Euskal Autonomia Erkidegoari esleitutako 193.050 dosiak osatu arte.

"Bermea izatea ezinbestekoa da Osakidetzako txertaketa ekipoak aktibatzeko eta arrazoizko plangintza bat egiteko", adierazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohar batean.

Bestalde, Salvador Illa Osasun ministroak Lurralde Arteko Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan adierazi duenez, Espainiak Pfizer eta BioNTechen 4.591.235 dosi jasoko ditu datozen hamabi asteetan, 2.295.638 pertsona immunizatzeko.

Ministroak azaldu duenez, Espainiak 350.000 dosi inguru jasoko ditu astelehenero, datorren 28an barne, baina prentsaurrekoan ez du zehaztu zenbat jasoko dituen larunbatean, ezta erkidegoen araberako banaketa ere, nahiz eta erkidegoek badakiten zenbateko kopurua dagokien, txertaketa-estrategian lehentasuna duten biztanleen arabera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Albisteak (3)