Ekintza bandalikoa Sodupen
"Espero genuen, egun osoa pasatzen dute atean litroekin"
O.V. | EITB Media
Oraindik ikertzen ari dira Sodupeko osasun zentroan nork egin zuen txikizioa, anbulatorioko PCR probak suntsitu ostean.
Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" Sodupen izan da gaur asteburuan izandako ekintza bandalikoen ostean herritarren eta anbulatorioko langileen iritziak jasotzeko.
Begoña Ruiz da osasun zentroko zuzendaria, eta azaldu duenez, besteak beste, "bi antigeno test kutxa eta amigdalitis test bat" hartu dituzte.
Salatu duenez, "sartu" egiten dira, eta botilak eta "kontsumitzen dutenaren arrastoak" aurkitzen dituzte anbulatorioaren inguruan.
Gaztetxoak izan daitezkeela uste dute, eta aztertzen ari dira, Udaltzaingoarekin eta Ertzaintzarekin batera, "inguruko segurtasuna indartzea". "Polizia nortzuk diren jakiten saiatzen ari da", Ruizek gaineratu duenez.
(Radio Euskadiren albistea, eitb.eus-eko erredakzioan itzulia)