Itxi

KORONABIRUSA

Goranzko joerari eutsi dio Nafarroak, 138 positibo berrirekin

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Positibo kopurua bere horretan mantendu da Foru Erkidegoan, baina kutsatze tasak gora egin du, % 6,7ra.

Personal sanitario realizando pruebas en laboratorio. Foto de archivo: EFE

138 positibo berri zenbatu dituzte ostegunean Nafarroan, azken egunetan hartutako goranzko joera mantenduta.

2.046 froga egin zituzten Nafarroan atzo, eta horietatik % 6,7k positibo eman zuen, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.

Aurreko egunean 139 izan ziren kasu berriak, eta % 5,6koa izan zen kutsatze tasa; asteartean 130 positibo zenbatu zituzten, eta 102 astelehenean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.