TRAFIKOA
Luizi batek Igeldoko itsasargirako eta Haizearen Orrazirako sarbidea itxi ditu
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Lur-jausia "ziurrenik, azken egunetako euriteengatik" izan da.
Donostian Igeldoko Faroko pasealekuko errepidea eta Haizearen Orrazirako sarbidea itxi behar izan dituzte azken orduetan, luizi baten ondorioz.
Donostiako PSE-EEk sare sozialetan jakitera eman duenez, lur-jausia "ziurrenik, azken egunetako euriteengatik" izan da.
Horrela, Igeldoko Faroko pasealekuko errepidea itxi dute, baita Haizearen Orrazirako sarbidea ere, "aplikatu beharreko irtenbidea zehaztu arte".