Itxi

Denboralea

Eragozpen txikiak sortu ditu elurrak Gasteizko autobus zerbitzuan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Tuvisako autobus batzuk atzerapenekin ari dira, eta beste zenbaitek ibilbidea aldatu behar izan dute elurragatik edo izotzagatik.

Gasteizko Udalak beharrezkoak ez diren joan-etorriak saihestea gomendatu du. Argazkia: EFE

Elurrak eta izotzak eragozpen txikiak sortu dituzte Gasteizko autobus zerbitzuan. Hala, batzuk atzerapenarekin ari dira eta beste zenbaitek ibilbidea aldatu behar izan dute.

Dena dela, Tuvisa konpainiako linea gehienetan normaltasuna da nagusi, Gasteizko Udalak elurra dagoenerako sortuta duen Twitter kontuaren arabera (@VG_elurranieve):

Astelehen honetan ez du asteburuan bezainbat bota, baina kale eta errepideetan bildutako elurrak eta izotzak mugikortasun arazoak sortu dituzte hiriburuan. Hori horrela, uneren batean Zaramagako tunelak edota Harategi kantoia zirkulaziora itxi behar izan dute.

Gasteizko Udalak beharrezkoak diren joan-etorriak bakarrik egiteko gomendatu du, eta egin behar izatekotan, garraiobide publikoan egitea. Oinezkoei ere erne ibiltzeko aholkatu die, kaleetan izotza eta elurra baitago.

Albisteak (2)