Itxi

Gipuzkoa

Emakume baten hilotza topatu dute Aizarnazabalen, indarkeria zantzuekin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gorpua sasi artean aurkitu dute, Urola ibaitik hurbil. Biktima urtarrilaren 1etik desagertuta zegoen 32 urteko donostiar bat izan liteke.

Aizarnazabal. ETBko bideo batetik hartutako irudia.

Emakume bat indarkeria zantzuekin hilda topatu dute gaur goizean Aizarnazabalen eta Ertzaintzak ikerketa bat jarri du martxan nola gertatu den argitzeko, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Biktima 32 urteko emakume donostiar bat omen da eta haren senideek desagertuta zegoela salatu zuten urtarrilaren 1ean. Gorpua langile batzuek aurkitu dute sasi artean, Urola ibaitik hurbil, 11:00ak aldera, eta Ertzaintza ohartarazi dute.

Epailea bertaratu da gertakariaren tokira eta ondoren hilotza Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen egoitzara eraman dute autopsia egiteko.

Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian eta une honetan hipotesi guztiak irekita daude.