Elurra
Ganekogorta mendiko hegoaldeko bidea itxi dute elur-jausi arriskuagatik
L.Z. | EiTB MEDIA
Gailurrera iristeko mendizaleek gutxien erabiltzen duten bidea da elur-jausi arriskuagatik zarratu dutena, iparraldeko bidea baino luzeagoa baita.
Larrialdi zerbitzuek Ganekogorta mendira doan hegoaldeko bidea (Kontrabandistaren ibilbidea) itxi dute asteazken honetan elur-jausi arriskuagatik, Sos Deiakek jakitera eman duenez.
ALONSOTEGI. Ganekogorta inguruan
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) January 6, 2021
Elurjauzi arrisku ondorioz, "ruta del contrabandista" bezala ezagutzen den bidea itxiko da.
****
ALONSOTEGI. Zona Ganekogorta
Por peligro de alud se va a proceder a cortar la "ruta del contrabandista" a la altura de la fuente del espino. #lurra pic.twitter.com/OzGISeNbws
Gailurrera iristeko mendizaleek gutxien erabiltzen duten bidea da elur-jausi arriskuagatik zarratu dutena, ipar hegalekoa baino luzeagoa baita.
Hain zuzen ere, mendiaren hego hegaletik doa "Kontrabandistaren ibilbidea" izenarekin ezaguna den bide hori. Han, elur kopuru handia pilatu da azken orduetan, eta horregatik erabaki dute bidea ixtea.
Bizkaiko suhiltzaileek arretaz ibiltzeko aholkatu diete mendizale guztiei sare sozialen bidez.
Atención al riesgo de desprendimientos por acumulación de nieve ¿
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) January 6, 2021
Arretaz ibili elurjauzi arriskuarekin ¿ https://t.co/eoygTgodo9