BIZKAIA
Gorpuzki gehiago aurkitu dituzte Arrigunagako hondartza inguruan
A. S. | EITB MEDIA
Atzo hanka zati bat aurkitu ostean, gaur gorputz zati gehiago topatu dizute, txakurrak eta zaintza eta erreskate unitateak egiten ari diren bilaketari esker.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Getxoko Arrigunaga hondartzan hainbat gorpuzkiren aurkikuntza ikertzen ari da Ertzaintza. Atzoz geroztik, Ertzaintzak miaketa operatibo bat zabalik du, hanka bat aurkitu ostean. Gaur, giza gorpuzki gehiago aurkitu dituzte, txakurrak eta zaintza eta erreskate unitateak egiten ari diren bilaketari esker.
Hemendik aurrera, polizia zientifikoaren taldea, auzitegiko medikuekin batera, gorpuzkiak identifikatzeko lanetan dabiltza, baita agerpenaren arrazoiak argitu nahain ere.
Itsasoak kostaldera ekarritako hanka baten zatia topatu zuten atzo, Arrigunaga hondartzan, Getxon. Inguruan zebilen pertsona batek Ertzaintzari deitu zion 09:30ak aldera, txorkatilaren eta belaunaren arteko hanka zatia topatu zuela esanez.
Gorpuzkiak Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman zituzten, azter zitzaten, eta ordutik Ertzaintzak ikerketa irekita du, eta bertan ari da lanean.
Hipotesi guztiak zabalik daude.