Itxi

Koronabirusa

EAEko 17 udalerritako tabernek eta jatetxeek itxi egin beharko dute

E. G. | EiTB MEDIA

Leer en Castellano

Aurrez zeudenez gain, honakoak sartu dira zerrendan: Agurain, Asparrena, Donemiliaga (Araba), Zornotza (Bizkaia), Andoain, Lazkao, Villabona eta Zegama (Gipuzkoa).

EAEko 17 udalerrik ezingo dituzte tabernak ireki. Artxiboko irudia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko 17 udalerritako (Gipuzkoako bederatzi, Bizkaiko bost eta Arabako hiruk) ostalaritzako establezimenduek ezin izango dituzte ateak ireki, covid-19aren pandemiaren bilakaera dela eta.

Osasun Sailak astelehen honetan jakitera eman duen ebazpen baten arabera, 100.000 biztanleko 500 kasutik gora dituzten 5.000 biztanletik gorako udalerriak ondorengoak dira: Agurain, Andoain, Beasain, Bermeo, Lazkao, Lekeitio, Villabona, Zornotza, Zumaia. Herri horiek ezin izango dituzte tabernak eta jatetxeak ireki.

Bestalde, Aizarnazabalen, Ataunen, Eskoriatzan, Olaberrian, Zegaman (Gipuzkoa), Ispasterren, Mundakan (Bizkaia), Asparrenan eta Donemiliagan (Araba) ostalaritza ez irekitzea erabaki du Osasun Sailak. Kasu honetan, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriak diren arren, Gotzone Sagarduik zuzentzen duen Sailak uste du bertako egoera epidemiologikoak tabernak eta jatetxeak ez irekitzea eskatzen duela.

Hala eta guztiz ere, astelehenero eta ostegunero ebazpen berri bat argitaratuko dute, udalerri horietan pandemiak izan duen bilakaera ezagutarazteko, eta, horrenbestez, tabernak irekitzeko debekua kendu dieten ala ez jakinarazteko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

 

Albisteak (2)