Itxi

Koronabirusaren semaforoa

Urnieta, Irun, Lasarte-Oria eta Hernani, eremu gorrian

E.G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Guztira 28 udalerri daude maila kritikoenean. Elgoibarren eta Sopelan okerrera egin du egoera epidemiologikoak, eta horitik laranjara igaro dira.

Argazkia: eitb.eus

Euskadi eremu gorrian sartu da ostiral honetan, baina gainerakoan aldaketa gutxi izan dira covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoan. Guztira 28 udalerri daude maila kritikoenean, bezperan zeuden 23ei Urnieta, Irun, Lasarte-Oria eta Hernani batu baitzaizkie azken orduetan.

Gipuzkoan, Andoain, Azpeitia, Beasain, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Villabona, Zumaia, ZumarragaIrun, Lasarte-Oria eta Hernani daude egoerarik latzenean.

Eremu laranjan, honako hauek daude: Aretxabaleta, Azkoitia, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hondarribia, Legazpi, Mutriku, Ordizia, Urretxu, Usurbil.

Gune horian, Astigarraga, Bergara, Elgoibar, Lazkao, Lezo, Oiartzun, Oñati eta Zarautz kokatu dira.

Eremu berdean ez dago udalerri bakar bat ere ez.

Bizkaian, Abanto, Balmaseda, Bermeo, Bilbo, Durango, Elorrio, Gernika-Lumo, Gueñes, Lekeitio, Muskiz, Trapagaran eta Zornotza eremu gorrian daude.

Eremu laranjan, alegia, bigarren mailan, Abadiño, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Derio, Erandio, Galdakao, Getxo, Leioa, Mungia, Ortuella, Portugalete, Santurtzi eta Sestao daude. Sopelan okerrera egin du egoerak, eta horitik laranjara igaro da.

Berango, Ermua, Etxebarri, Gorliz eta Zalla, berriz, eremu horian daude. Ondarroa salbuespena bihurtu da ostiral honetan, gune laranjatik horira jaitsi baita.

Udalerri bakar bat ere ez dago eremu berdean.

Arabako datuei dagokienez, ez da aldaketarik izan. Agurainek eremu gorrian jarraitzen du, eta Gasteizek, eremu laranjan.

Amurrio eta Laudio, aldiz, eremu horian daude.

Oharra: Perimetralki itxita dauden udalerrien zerrenda astelehenero eta ostegunero berrituko da, ebazpen bidez. Hona indarrean dagoen zerrenda. Koloretako semaforoak, bestalde, egoera epidemiologikoaren araberako eguneko argazkia eskaintzen du.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Albisteak (1)