Itxi

Alarma-egoera

Zeintzuk dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean dauden neurriak?

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Besteak beste, udal-konfinamendua, lau pertsona baino gehiago elkartzeko debekua eta etxeratze-agindua daude indarrean.

Ertzaintza, Iurretan egindako kontrol batean. Artxiboko argazkia: EFE

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak eremu gorrian dauden udalerrietako tabernak eta jatetxeak irekitzeko baimena eman du astearte honetan, eta behin-behinean bada ere, baliorik gabe utzi du Eusko Jaurlaritzak ostalaritza-establezimenduak ixteko eman zuen agindua.

Gauzak horrela, hauek dira egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan covid-19aren pandemiari aurre egiteko indarrean dauden neurriak:

1- Udalerri guztiak itxita daude. Alboko udalerrira joan ahalko da aktibitate sozioekonomikoak egiteko eta aire librean kirola egiteko.

2- Lehiaketa profesionalean edo erdi profesionalean dauden taldeen arteko kirol entrenamenduetan eta lehiaketetan beste udalerri batera joan ahalko da.

3- 500dik beherako intzidentzia tasa duten udalerrien arteko mugikortasuna baimenduta egongo da kirol federatuko entrenamenduetan eta eskola kiroleko entrenamenduetan parte hartzeko, baita gimnasioetan, klubetan edo polikiroldegietan programatutako aktibitateak egiteko ere.

4- Taldean gehienez lau pertsona elkartu ahalko dira, eremu publikoan nahiz pribatuan. Tabernetako eta jatetxeetako mahaietan ere gehienez lau lagun eseri ahalko dira.

5- Euskal Autonomia Erkidegoaren itxiera perimetrala.

6- Gaueko mugigarritasuna 22:00etatik 06:00etara mugatzea.

7- Merkataritza eta kultura-jarduerak beranduenez 21:00etarako amaitu behar dira.

8- % 40ko aforoak 150 m2 baino gehiagoko merkataritza-establezimenduetan, eta % 60koa 150 m2 arteko azalera dutenetan. Edukiera murriztuak, era guztietako kultura- eta gizarte-ekitaldietarako.

9- Kultura-aretoetako gehieneko edukiera % 35era mugatzea.

10- Musika eta ahots entseguak eta emanaldiak galarazita daude.

11- Ostalaritza eta jatetxeak itxita egon behar dira 20:00etatik 06:00etara bitartean.

12- 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatua 500 kasutik gora duten udalerrietan: Taldeko kirol-jarduera debekatuta egongo da.