Itxi

KORONABIRUSA

Aldaera britainiarraren kasuak gorantz doaz; 24 dira jada EAEn

A. S. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Sagarduik azaldu duenez,"presioa EAEko ospitale guztietan nabaritzen da", ospitaleratzeek gora egin dutelako, baita lehen mailako arretako sintomak dituzten pertsonen kopuruak ere.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, 24 dira dagoeneko aldaera britainiarrarekin kutsatutakoak EAEn, eta kopuru hori "pixkanaka" handituko dela espero dute. Ospitaleetako egoera "geroz eta larriagoa" dela gaineratu du, ospitaleratzeek gora egin baitute. Datuek ez dute hobera egiten eta astearte honetan 1.101 positibo berri atzeman dituzte EAEn.

Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Sagarduik esan du, eskura duten azken informazioaren arabera, Erresuma Batuko aldaeraren kasu berriak agertu direla. Bederatzi izatetik 24 izatera pasa dira. Momentuz datu esanguratsua ez bada ere, Sagarduik esan du "Euskadin horien eragina" pixkanaka "handitzea" espero dutela, hurbileko leku batzuetan eta Europako herrialde askotan gertatzen ari den moduan.

"Presioa EAEko ospitale guztietan nabaritzen da"

Osasun sailburuak adierazi duenez, geroz eta gehiago dira zainketa intentsiboetako unitateetan dauden gaixoak (125 EAEn), eta "arrisku eta ziurgabetasun" egoeran gaude. "Presioa EAEko ospitale guztietan nabaritzen da", gaineratu du.

Agerraldian, Sagarduik esan du Galdakaoko ospitalean, Basurtuko ospitalean eta Araba Unibertsitate Ospitalean arratsaldeko jarduera kirurgikoren bat murriztu behar izan dutela, baina hori "puntuala" dela eta programatutako jarduera ia osotasunean mantentzen dela.

"Eskura ditugun baliabide guztiak ditugu eskuragarri, bai azpiegiturei dagozkienak, bai langileei dagozkienak; beharrezkoa bada, lehentasunak jarriko ditugu, baina, une honetan, gure jarduerari eusteko moduan gaude", ziurtatu du.

Sagarduik azaldu duenez, ospitaleetan "geroz eta tentsio" gehiago dago, ospitaleratzeek, zainketa intentsiboetako unitateetako ospitaleratzeek eta lehen mailako arretako sintomak dituzten pertsonen kopuruak gora egin dutelako.

Hala ere, bost agertoki ezartzen dituen ZIUen kontingentzia plan bat dagoela gogorarazi du, eta EAE hirugarren agertokian dagoela zehaztu. Hori dela eta, oraindik "tartea" dagoela aurreratu du.

Albisteak (5)

Bideoak (1)