Itxi

koronabirusa

Covid-19a tarteko, aurten ere ez da sanferminik izango, Mayaren eta Chiviteren ustez

E.G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Iruñeko alkateak "oso zail" ikusten du, eta Nafarroako presidenteak zalantzan jarri du ohi bezala ospatu ahal izatea, nahiz eta txertaketa oso aurreratua egon.

2018ko sanferminetako txupinazoa. Artxiboko argazkia: EFE

Enrique Maya Iruñeko alkateak eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak bat egin dute: covid-19aren pandemia tarteko, ziurrena aurten ere ezingo da San Fermin jairik ospatu

Chivitek atzo bertan aurreratu zuen bere ustea. "Ez dut uste sanferminak bezala jai jendetsuak ospatzeko moduan izango garenik, nahiz eta txertaketa oso aurreratua egon", adierazi zuen.

Nafarroako gobernuburuaren hitzetan, "San Fermin jaiak udalerri bateko festak baino harago doaz: jende asko datorkigu atzerritik, beste erkidego batzuetatik... Oso jai jendetsuak dira, eta ez dut uste horrelako jai batzuk ospatzeko moduan izango garenik, nahiz eta ordurako txertaketa oso aurreratua izan. Ez dut uste egingo direnik", azaldu zuen.

Ildo beretik mintzatu da gaur Enrique Maya Iruñeko alkatea ere. "Oso zail ikusten dut, ez du itxura onik", aitortu du Iruñeko Alde Zaharreko lan batzuk bisitatzeko egindako agerraldian.

Mayak azpimarratu duenez, "pandemiaren egoera ikusita, argi dago zailtasun handiak egongo direla sanferminak ospatzeko".

Alabaina, zehaztu du Udala "ikuskizun" dagoela, pandemiaren eboluzioa jarraituz, baina aitortu du mundu guztiak badakiela "sanferminak ospatzea oso zaila" dela gaur gaurkoz.

Albisteak (1)