Itxi

Koronabirusa

Osakidetzako langileen laurdenak jaso du txertoaren lehen dosia

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Leer en Castellano

Guztira, 11.299 langilek hartu dute lehen dosia, eta 61ek bigarrena. Guztira, 44.838 pertsonari jarri diete lehen dosia EAEn.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Guztira, 44.838 pertsonak jaso dute koronabirusaren aurkako txertoaren lehen dosia Euskadin, eta 7.107k bigarrena, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean azaldu duenez. Bere esanetan, txertaketa estrategia "aurreikusi bezala betetzen ari da".

Osakidetzaren kasuan, langile guztien 11.299k (% 26,8) jaso dute lehen dosia, eta 61ek, aldiz, bigarrena.

Sailburuak gogorarazi du adinekoen egoitzetan dagoeneko bigarren dosia txertatzen ari direla, eta osasun zentroetan lehenengoa.

"Euskadiri esleitutako txerto kopurua iristen bada, otsaileko bigarren asterako izango dute jarrita lehen dosia Osakidetzako langileek", gaineratu du.

Bideoak (1)