KORONABIRUSA
Donostian ostalaritza itxi eta taldekako kirola debekatuko dute ostiral honetan
A. S. | EITB MEDIA
Ordizian, Barakaldon, Basaurin, Portugaleten, Erandion, Leioan edo Ermuan ere tabernak eta jatetxeak itxita egongo dira eta ezin izango da taldeka kirola egin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskal Autonomia Erkidegoko 79 udalerrik ezin izan dituzte tabernak eta jatetxeak ireki ostiral honetan covid-19aren pandemiaren bilakaera dela eta. Udalerri horietan ere, ez da eskola-kiroleko entrenamendurik izango.
Osasun Sailak jakitera eman duenez, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko kasu positiboen 500eko intzidentzia-tasa metatua gainditu duten udalerriak honakoak dira: Gipuzkoan, Andoain, Azpeitia, Donostia, Elgoibar, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Zumaia eta Zumarraga; Bizkaian, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Gueñes, Getxo, Lekeitio, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Trapagaran eta Zornotza; Araban, Gasteiz eta Agurain.
Bestalde, neurriak aplikatzeko beharra duen egoera epidemiologikoa bizi duten 5.000 biztanletik beherako udalerrien zerrendan, ondorengo udalerriak daude: Gipuzkoan, Zestoa; Bizkaian, Arrieta, Atxondo, Bakio, Berriz, Elantxobe, Forua, Galdames, Gamiz-Fika, Arteaga, Gizaburuaga, Gordexola, Iurreta, Karrantza, Kortezubi, Laukiz, Loiu, Jatabe, Muxika, Mendaro, Muxika, Sopuerta, Urduliz, Zamudio, Zaratamo eta Ziortza-Bolibar; Araban, Asparrena, Berantevilla, Erriberabeitia, Iruña Oka, Bastida, Oion, Guardia, Legutio, Donemiliaga, Urkabustaiz, Villabuena eta Zuia. Horien egoera epidemiologikoak ostalaritza ixtea eskatzen du, Gotzone Sagarduik zuzentzen duen sailaren esanetan.
Osasun Sailak zerrenda bat argitaratuko du astelehenero eta ostegunero, murrizketa berezi horiek jasango dituzten "eremu gorriko" udalerriak zeintzuk diren zehazteko. Ebazpen horiek indarrean jarraituko dute, harik eta beste ebazpen batek azken aldaketak jasotzen dituenera arte. Osasun sailburuordeari horren kontrako errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.