Itxi

Alarma-egoera

Espainiako Gobernuak ez du aurreikusten Aste Santuan mugikortasuna baimentzea

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Leer en Castellano

Maria Jesus Monterok "deseskalatzea abiatzeko presiorik ez egiteko" eskatu du, eta edozein erabaki pandemiaren bilakaeraren arabera hartuko dutela azpimarratu du.

Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko bozeramailea. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak ez du aurreikusten Aste Santuan mugikortasuna normalizatzea eta pertsonen joan-etorri librea baimentzea.

Maria Jesus Montero bozeramaileak esan du "zaila" dela halakorik gertatzea, eta "desaskalatze prozesua abiatzeko presiorik ez egiteko" eskatu du. Halaber, mugikortasunari buruzko erabakiak pandemiaren bilakaerari buruzko datuen arabera soilik hartuko direla agindu du.

"Inork ez daki garai horretan egoera zein izango den, baina aurrez ikasi dugunarekin, zuhurtzia handiz jokatu behar dugu", adierazi du iazko udan edo Gabonetan neurria malgutzeari buruz hartu ziren erabakiak gogora ekarrita.

14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 150 kasutik beherakoa izango balitz, neurriak malgutzea aztertuko luketela esan du. Alabaina, une honetan kutsatzeen gorakada gelditzeko neurri murriztaileak indarrean mantentzea besterik ez dagoela adierazi du.

"Orain arte eraginkorrak izan diren neurriak mantendu eta indartu behar ditugu; birusaren aurka ez dago bidezidorrik", berretsi du.

Era berean, Monterok onartu du osasun egoera larria dela, eta osasun zentroetan eta erietxeetan presio gero eta handiagoa dela.

 

Albisteak (1)