Itxi

Koronabirusaren semaforoa

49 udalerri gorri, 20 laranja eta 4 hori ditu EAEk

L.Z. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ermuak eta Ordiziak eremurik latzenetik irtetea lortu dute asteazken honetan, 100.000 biztanleko 500 kasuko tasatik gertu badaude ere. Gainerakoan ez da aldaketarik izan.

Argazkia: eitb.eus

Ermua eta Ordizia eremu gorritik atera dira asteazken honetan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoan. Guztira, 49 udalerri gorri, 20 laranja eta 4 hori ditu Euskal Autonomia Erkidegoak.

Gipuzkoan, Andoain, Astigarraga, Azpeitia, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu eta Zumarraga daude egoerarik okerrenean.

Eremu laranjan, honako hauek daude: Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Beasain, Bergara, Mutriku, Oiartzun, Ordizia, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumaia.

Gune horian, Deba, Lazkao eta kokatu dira.

Ez dago udalerri bakar bat ere eremu berdean.

Bizkaian, Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sopela, Trapagaran, Zalla eta Zornotza eremu gorrian daude.

Eremu laranjan, alegia, bigarren mailan, Abanto, Berango, Ermua, Etxebarri, Ondarroaeta Sestao daude.

Ez dago udalerri bakar bat eremu horian, ezta berdean ere.

Arabako datuei dagokienez, ez da aldaketarik izan. Agurainek eta Gasteizek eremu gorrian jarraitzen dute. Laudio, berriz, eremu laranjan dago, eta Amurriok kolore horiari eutsi dio.

Oharra: Perimetralki itxita dauden udalerrien zerrenda astelehenero eta ostegunero berrituko da, ebazpen bidez. Hona indarrean dagoen zerrenda. Koloretako semaforoak, bestalde, egoera epidemiologikoaren araberako eguneko argazkia eskaintzen du.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.