Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Ramiro Gonzalez: "Ez da ohiko erretretarik izango, ezta ekitaldi jendetsurik ere"

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Arabako ahaldun nagusiak adierazi du San Prudentzio eta Estibalizko Andre Maria ondratzeko ekitaldiren bat egitekotan daudela, baina azpimarratu du ez dela ospakizunik izango.

Ramiro Gonzalez, Radio Vitoriako estudioetan. Argazkia: EITB MEDIA

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak argi utzi du gaur: iaz bezala eta koronabirusa tarteko, aurten ere "ez da San Prudentziotan ohikoa den erretretarik eta ekitaldi jendetsurik izango".

Radio Vitorian egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, "Aldundiaren Kultura Saila San Prudentzio (apirilak 28) eta Estibalizko Andre Maria (maiatzak 1) ondratzeko ekitaldiren bat egiteko lanean ari da, baina ez da ospakizuna izango".

Gonzalezen ustez, "ez da Aste Santuan pentsatzeko unea; erietxeen egoera hobetzen jarraitu behar dugu. Aste Santuan mugikortasuna baimenduko dela esatea ez da erreala, ez da gertatuko".

Arabako adinekoen egoitzei buruz galdetuta, ahaldun nagusiak zehaztu du 29 egoiliar daudela birusak jota. Azaldu duenez, otsailaren 11n bukatuko dute zentroetako txertaketa kanpaina, eta une horretatik aurrera, "aldaketak egin ahalko ditugu, baina egoera ez da guztiz normala izango, egoitzetatik kanpo positiboen kopuruak oso altua izaten jarraituko duelako".

 

Albisteak (2)