Itxi

Miren Basaras

Basaras: 'Superkutsatzaileak daude, birus-karga handia izan eta kutsatzen dutenak'

O.V. | EITB Media

Leer en Castellano

"Gero eta argiago dago birusa airean geratzen diren tantatxoen bidez transmititzen dela", azaldu du Mikrobiologoak, eta hortik datorrela maskararen garrantzia azpimarratu du.

Imagen de archivo de Miren Basaras

Pertsona batzuek birus-karga handia dute eta "birusa kutsa dezakete"; superkutsatzaileak deitzen zaie. Miren Basaras EHUko mikrobiologoak Radio Euskadiko "Boulevard informativo" saioan egindako elkarrizketan azaldu duenez, oraindik ez dakite zergatik diren batzuk superkutsatzaileak eta beste batzuk ez.

Basarasen esanetan, Santutxuren kasuan, superkutsatzailearen figura "egon daiteke", baina "beste faktore batzuk ere badira. Adituaren ustez, pertsona bakoitzak, banaka, neurriak zuzen bete dituzten edo ez ikusi beharko litzateke"; ea zenbat pertsona sartu diren aldi berean igogailuan edo maskara jarrita zuten edo ez, esaterako.

"Gero eta argiago daukagu birusa aerosoletatik transmititzen dela; airean zintzilik geratzen diren tantatxoetatik", dio Basarasek, eta Nature aldizkariko artikulu baten arabera, gainazalak (botoiak edo ateetako heldulekuak, adibidez) "ez dira birusaz kutsatzeko toki esanguratsuak", adierazi du. Espazioen aireztapena ere kontuan hartu  behar da; izan ere, "gaizki aireztatutako espazioetan, aerosolak leku batetik bestera mugitzen dira, kutsatuz".

Munduko Osasun Erakundea txertoaren lehen eta bigarren dosien artean igaro beharreko denborari buruzko gomendioak aldatzea planteatzen ari dela azaldu du Basararek. Pfizerrena, adibidez, "2 eta 6 aste artean egin daitekeela" esan du eta AstraZenecaren txertaketa-denbora ere luza daitekeela ohartarazi du. Horrek "pertsona gehiagori denbora laburragoan txertatzen lagun diezaioke. Baina iristen diren dosiak gutxi badira, jende gutxiago txertatuko da", dio mikrobiologoak. Amaitzeko, ohartarazi duenez, "ezin ditugu gainditu farmazialariek ematen dizkiguten gehienezko epeak".

Albisteak (2)