Koronabirusaren semaforoa
Egoera hobetuta, eremu gorritik atera dira sei udalerri
E. G. | EITB MEDIA
Honakoak dira: Lekeitio, Trapagaran, Zalla eta Zornotza, Bizkaian, eta Eibar eta Hondarribia, Gipuzkoan. Usurbilek kontrako bidea egin du, eta laranjatik gorrira igaro da.
Albiste onak dituztela abiatu dute astea Bizkaiko eta Gipuzkoako sei udalerrik, euren egoera hobetuta eremu gorritik atera baitira, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Honakoak dira: Lekeitio, Trapagaran, Zalla eta Zornotza, Bizkaian, eta Eibar eta Hondarribia, Gipuzkoan. Usurbilek, berriz, kontrako bidea egin du, eremu laranjatik gorrira igaro baita. Guztira, 47 udalerri daude gorrian.
Arabako datuei dagokienez, ez da aldaketarik izan, eta gorriz daude Agurain, Gasteiz eta Laudio. Amurriok horian jarraitzen du.
Bizkaian, honakoak daude eremu gorrian: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, eta Sopela.
Gunerik kritikoenetik atera dira, aipatu bezala, Lekeitio, Trapagaran, Zalla eta Zornotza, eta bigarren mailan daude beste hauekin batera: Abanto, Elorrio, Ermua, Etxebarri, Ondarroa eta Sestao.
Ez dago udalerri bakar bat eremu horian, ezta berdean ere.
Gipuzkoan, Andoain, Astigarraga, Azpeitia, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Oiartzun Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil eta Zumarraga daude egoerarik okerrenean.
Eibarren eta Hondarribian behera egin du intzidentziak eta eremu laranjan sartu dira, honako hauekin batera: Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Beasain, Bergara, Deba, Zarautz eta Zumaia. Oñatik, hainbat astez udalerri hori izan bada ere, aipatutakoei batu zaie gaur.
Gune horian, Lazkao, Mutriku, Ordizia eta Villabona daude.
Ez dago udalerri bakar bat ere eremu berdean.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: