KORONABIRUSA
Laudion, Gorlizen, Usurbilen eta Oiartzunen murrizketa gehiago izango dituzte
A. S. | EITB MEDIA
Udalerri horietan, ezingo dituzte tabernak eta jatetxeak ireki. Gainera, eskola-kirola eta taldekako kirola debekatuko da.
Euskal Autonomia Erkidegoko 84 udalerrik ezingo dituzte tabernak eta jatetxeak ireki Euskal Autonomia Erkidegoan, covid-19aren pandemiaren bilakaera dela eta. Udalerri horietan, eskola-kiroleko entrenamendurik ere ez da izango gaurtik aurrera. EAEko hiriburuek murrizketa berdinekin jarraituko dute. Lehendakariaren dekretuan jasotako neurri gogorrenak dira.
Osasun Sailak jakitera eman duenez, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko kasu positiboen 500eko intzidentzia-tasa metatua gainditu duten udalerriak honakoak dira:
Gipuzkoan: Andoain, Astigarraga, Azpeitia, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil eta Zumarraga.
Bizkaian: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi eta Sopela.
Araban: Laudio, Gasteiz eta Agurain.
Bestalde, neurriak aplikatzeko beharra duen egoera epidemiologikoa duten 5.000 biztanletik beherako udalerrien zerrendan, ondorengo udalerriak daude:
Gipuzkoan: Aduna, Aia, Anoeta, Irura, Mendaro, Ormaiztegi, Segura, Zerain eta Zizurkil.
Bizkaian: Alonsotegi, Etxebarri, Galdames, Gamiz-Fika, Gatika, Iurreta, Laukiz, Lemoiz, Lezama, Loiu, Plentzia, Sondika, Sopuerta, Urduliz, Zaldibar eta Zamudio.
Araban: Aramaio, Asparrena, Berantevilla, Donemiliaga, Bastida, Guardia, Erriberabeitia, Guardia, Moreda Araba, Oion, Urkabustaiz, Iekora eta Zuia.
Horien egoera epidemiologikoak ostalaritza ixtea eskatzen du, Gotzone Sagarduik zuzentzen duen sailaren esanetan.
Osasun Sailak zerrenda bat argitaratuko du astelehenero eta ostegunero, murrizketa berezi horiek jasango dituzten "eremu gorriko" udalerriak zeintzuk diren zehazteko. Ebazpen horiek indarrean jarraituko dute, harik eta beste ebazpen batek azken aldaketak jasotzen dituenera arte. Osasun sailburuordeari horren kontrako errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.