Elkarrizketa, Radio Vitorian
Tabernak eredu, eskola kirolak ez du baztertzen auzitegietara jotzea
EITB MEDIA
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ostalaritza irekitzeko baimena eman duela jakin eta batera, helegitea aurkezteko aukera aztertzen hasi dira eskola kirolaz arduratzen diren profesionalak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Covid-19ari aurre egiteko Jaurlaritzak ezarritako neurrien ondorioz jarduna etenda edo baldintzapean duten beste zenbait kolektibok argia ikus dute ostalaritza irekitzeko EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiaren berri jaso dutenean. Horren adibide da eskola kirola.
Duela urte bete bertan behera geratu ziren aisialdian haur zein gazteek eskolatik kanpo egiten dituzten kirol jarduera guztiak, eta tarteka debekua altxatu badiete ere, eskola kirola ez da oraindik normaltasunera itzuli. Izan ere, gaur-gaurkoz kirol profesionala soilik dago baimenduta, baina gainerako jardunak etenda daude oraingoz.
Atzo bertan, Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpena ezagutu ostean, murrizketak saihesteko aukera aztertzen hasi ziren eskola kirolaz arduratzen diren profesionalak, Ivan Eskamez Bultza Kirolak plataformako bozeramaileak Radio Vitorian azaldu duenez.
Aurki aurkez lezaketen helegitea babeste aldera, plataformak berak hainbat adibide jarri ditu mahai gainean; besteak beste, kirol arloan kutsatzeen % 0,3 soilik gertatzen dela.