Itxi

Nafarroa A-12 errepidea

Gidari bat salatu dute 208 km/hko abiaduran joan eta droga proban positibo emategatik

eitb media

Leer en Castellano

Osotara, 1.600 euroko isunari aurre egin beharko dio gidariak, eta gidabaimenaren 12 puntu ere gal ditzake.

Foruzaingoak iruindar bat salatu du 208km/h-ko abiaduran gidatzeagatik. Argazkia: Artxiboa.

Foruzaingoak iruindar bat salatu du A-12 errepidean orduko 208 kilometroko abiaduran gidatzeagatik eta drogak antzemateko porban positibo emateagatik. Zizurren (Nafarroa) geldiarazi dute autoa agenteek.

Foruzaingoak Twitter bidez zabaldutako mezu batean azaldu duenez, gidariak (39 urte) 600 euroko isuna jaso, eta gidabaimenaren sei puntu gal ditzake abiadura muga gainditzeagatik, eta 1.000 euroko isuna jaso eta sei puntu gal ditzake drogetan positibo emategatik.