Itxi

Koronabirusa

Kirolari dagozkion neurri eta salbuespen berriak

Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ondoko herrira joatea baimenduta egongo da aire librean kirola egiteko. Horrez gain, gorrian ez dagoen beste udalerri batera mugitu ahalko da eskola kiroleko entrenamenduetara joateko.

Eskola kirolak etenda jarraituko du udalerri gorrietan. Argazkia: Lorentxo Portularrume

LABIren Aholku Batzordeak zerbait malgutu ditu gaur kirolari dagozkion neurri murriztaileak, baina eskola eta talde kirola eteten jarraituko dute 500 kasuko intzidentzia tasa metatuta duten udalerrietan (gune gorrian, beraz).

Lehendakariaren dekretuak jasotako berrikuntzen edo salbuespenen artean honakoak daude: batetik, mugakideak diren udalerrien arteko mugikortasuna baimenduta egongo da aire zabalean kirola egiteko. Bestetik, herritarrak bizilekua ez den EAEko beste edozein udalerrira, intzidentzia zein duten gorabehera, mugitu ahalko dira lehiaketa profesionalean eta erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak egiteko.

Bestalde, kirol federatuko eta eskola-kiroleko entrenamenduetara joateko, eta gimnasio, kirol klub edo kiroldegietako ikastaro edo jardueretan parte hartzeko beharrezkoa izango da udalerriaren intzidentzia metatua 500 kasuren azpitik egotea (jatorrizko zein helmugako herrien kasuan). Hala, 500 kasu baino gehiagoko intzidentzia tasa metatua duten udalerrietan eskola kirola eteten jarraituko dute.

Udalerrien zerrenda astelehenero eta ostegunero berrituko dute, orain arte bezala, ebazpen bidez. Hau da indarrean dagoen azken zerrenda.

Gainerakoan, maskara derrigorrezkoa izango da, salbuespen hauekin: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, jarduera fisiko handiko aparteko uneetan, eta lehiaketetan.

Bestalde, federatu gabeko kirol-jarduera fisikoa bakarka edo taldeka egin ahal izango da aire zabalean, kontaktu fisikorik gabe, eta aldi berean sei laguneko taldeetan, gehienez ere.

Albisteak (3)