KATALUNIA
Emakume gazte batek begi bat galdu du Bartzelonako istiluetan
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Iridia giza eskubideen aldeko elkarteak salatu duenez, Mossoek jaurtitako foam pilota batek jota galdu du begia.
Katalunian, Pablo Hasel rap kantariaren atxiloketaren ondorengo mobilizazioak izan dira bart, bigarren egunez jarraian. Atzo Generalitateko Osasun Kontseilaritzak baieztatu zuenez, emakume gazte batek begi bat galdu zuen astearteko istiluetan.
Iridia giza eskubideen aldeko elkarteak salatu duenez, mossoek jaurtitako foam pilota batek jota galdu du begia, eta ebakuntza egin behar izan diote.
Esquadra Mossoek eta Osasun Kontseilaritzako iturrien arabera, "gertatutakoari buruzko ahalik eta informazio gehien bildu beharko da". Horren aurrean atsekabea agertu eta nola gertatu den zehaztu beharko dela gaineratu dute. Halaber, Osasun Kontseilaritzaren bitartez emakumearekin eta haren familiarekin harremanetan jartzeko ahaleginetan ari direla adierazi dute.
Istiluen aurkako mossoek erabiltzen dituzten jaurtigaien inguruko "berrikusketa sakona" egitea eskatu du Iridia giza eskubideen aldeko elkarteak, eta Anaïs Franquesa Iridiako kideak dei egin die erasoaren irudiak dituztenei, ikerketa egin ahal izateko. Neska gazteak Bartzelonako Via Augustan jaso zuen pilotakada, asteartean.
Franquesaren ustez, "harrigarria" da Miquel Samper Generalitateko Barne kontseilariak gertatutakoari buruzko azalpenik eman ez izana asteazkeneko prentsaurrekoan.
Una dona ferida per l’impacte de bala de foam en la manifestació #LlibertatPabloHasel d'ahir a Bcn ha perdut l'ull¿¿
— IRIDIA (@centre_IRIDIA) February 17, 2021
Necessitem imatges per investigar els fets: Entre 20.30 i 20.45h a Via Augusta entre Diagonal i Travessera de Gràcia.
¿ saidavi@iridia.cat
¿ @angelgarciafoto pic.twitter.com/qajJ84la5t