Iruzurra
SMS bidez datuak lapurtzen dabiltza, mezularitza zerbitzu ezagunen izenak faltsututa
EiTB MEDIA
Horretarako, erabiltzaileei gisa honetako mezuak bidaltzen dizkiete: "Zure bidalketa iristear dago, egin hemen jarraipena". Horrekin batera esteka bat bidaltzen dute, aplikazio batera bideratuz.
Correos, DHL eta FedEX mezularitza zerbitzuen izenak lapurtuta abiatu duten SMS mezu bidezko kanpaina faltsu bat atzeman dute.
Testu mezuak igorrita, iruzurgileek asmo dute erabiltzaileek aplikazio bat jaistea, bankuko datuak lapurtze aldera.
Horretarako, gisa honetako mezuak bidaltzen dituzte: "Zure bidalketa iristear dago, egin hemen jarraipena". Horrekin batera esteka bat bidaltzen dute, aplikazio batera bideratuz.
Urtarrilean Correosen izenean egin zuten iruzurra, baina geroago DHL mezularitza zerbitzuaren izena faltsutu zuten. Azken boladan, FedEXen izenean bidali dituzte SMSak.
Litekeena da aplikazio hori jaitsi duten biktimek sakelako telefonoan birusen bat edo beste izatea.
Kanpaina faltsuetan erabiltzen dituzten mezuek esteka arraroak, ortografia akatsak eta gutxi zaindutako idazkera izan ohi dute.