Koronabirusaren semaforoa
Bilbo eremu gorritik atera da hilabete geroago
L.Z. | EITB MEDIA
Astigarraga, Legazpi, Leioa, Lezo eta Ondarroa ere maila laranjan daude orain. Gorlizek, aldiz, eremu gorrira egin du jauzi, kutsatzeek izandako gorakadaren ondorioz.
Astigarragak, Bilbok, Legazpik, Leioak, Lezok eta Ondarroak gune gorria utzi dute, intzidentzia tasa hobetu ostean, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Aldiz, Gorlizek ezin izan dio maila laranjari eutsi, eta eremurik latzenera itzuli da.
Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk bertan, Gasteiz laranjaz dago, baita Agurain ere. Amurrio eta Laudio, berriz, horiz daude.
Bizkaian honako hauek daude eremu gorrian: Berango, Bermeo, Derio, Getxo, Gorliz, Güeñes, Santurtzi eta Sopela.
Gune laranjan, aldiz, honako hauek daude: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Leioa, Lekeitio, Muskiz, Ondarroa eta Zalla.
Horian, berriz, Abanto, Elorrio, Ermua, Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Mungia, Portugalete, Sestao, Valle de Trapaga eta Zornotza daude.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, daude oraindik honakoak: Bergara, Elgoibar eta Oñati.
Eremu laranjan honakoak daude: Arrasate, Astigarraga, Azpeitia, Donostia, Eibar, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Orio, Pasaia eta Usurbil.
Gune horian, Andoain, Aretxabaleta,Azkoitia, Beasain, Deba, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Mutriku, Ordizia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Lazkaok, berriz, kolore berdeari eutsi dio.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: