Itxi

Elkarrizketa

Aburto: "Halako manifestazioetan mota askotako jendea biltzen da"

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bilboko alkateak istiluak deitoratu ditu eta nabarmendu du garbiketa zerbitzuak lan eta lan ibili behar izan zirela atzo hiribildua berriro garbi uzteko.

Juan Maria Aburto. Argazkia: EITB MEDIA

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak atzo Bilbon izandako istiluak deitoratu ditu. Pablo Hasel rap-abeslariaren aldeko manifestazioa izan zen, eta manifestari talde eta Ertzaintzaren arteko liskarrekin bukatu zen. Protestan ari zen batek Jose Mari Martinez DEIA egunkariko argazkilariari egin zion eraso, gainera. Agenteek pertsona bat atxilotu zuten.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean, Aburtok aitortu du ez dela "erraza erasotzailea atzematea, halako manifestazioetan mota askotako jendea" biltzen delako. "Martinezi gure maitasun guztia helaraztea baino ez dugu, oraingoz", erantsi du.

Azaldu duenez, Udalak ez du oraindik kalteen balorazio ekonomikoa egin. "Badakigu sei edukiontzi erre zituztela, paperontziak bere lekutik atera eta txikitu zituztela... Udaleko garbiketa zerbitzuko langileak jo eta su egon behar izan ziren atzo hiria berriro distiratsu egon zedin berriro", argitu du.

_________________________

Erredakzioan itzulia

Albisteak (1)