Itxi

Koronabirusa

Osasun Publikoko langileen % 67,6k jaso dute txertoaren lehen dosia EAEn

EiTB MEDIA | AGENTZIAK

Leer en Castellano

Bestalde, sanitarioen % 27,9k bukatu dute txertaketa prozesua. Zentro soziosanitarioetako egoiliarren eta beharginen kasuan, % 87,6k hartu dituzte bi dosiak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Covid-19ari aurre egiteko txertoaren 115.829 dosi jarri dituzte Euskadin. Osakidetzako langileei dagokionez, % 67,6k jaso du lehen dosia, eta horietatik % 27,9k bigarrena ere. Osasun pribatuan, ordea, langileen % 13,5ek hartu dute lehen dosia, eta inork ez du bigarrena jaso.

Osasun Sailak astelehen honetan argitaratutako Txertaketa Txostenenean jasotako datuak dira horiek.

Argitalpen horren arabera, gaur arte 195.560 txerto bidali dituzte EAEra, Pfizer etxeak gehienak: guztira, 149.760. AstaZenecak, berriz, 37.900 bidali ditu eta Modernak 7.900.

Aurreikusitakoaren arabera, aste honetan 27.310 dosi erabiliko dituzte (16.830 Pfizer, 10.000 AstraZeneca eta 480 Moderna). Osakidetzak, baina, 44.136 txerto gorde ditu, bigarren dosia bermatze aldera.

Arrisku taldean dauden erresidentzietako egoiliarren % 87,6k bi dosiak jaso dituzte dagoeneko, eta % 96,3k bakarra.

Esan bezala, kopuru hori txikiagoa da Osakidetzako beharginen artean, % 27,9k soilik bukatu baitute prozesu osoa.

Orotara, 45.208 pertsona daude immunizatuta EAEn; 44.531 Pfizerren txertoari esker eta 677 Moderna etxearen dosiei esker.

Albisteak (5)

Bideoak (1)