Itxi

Udaberria

2021eko udaberria martxoaren 20an hasiko da, eta 92 egun izango ditu

eitb media

Leer en Castellano

Martxoaren 28an izango da ordu aldaketa eta urtaroko lehenengo ilbetearekin egingo du bat; 29 edo 30 egunetik behin errepikatuko da ilargi betea.

Udaberria martxoaren 20an hasiko da, eta 92 egun izango ditu. Argazkia: EFE.

2021eko udaberria martxoaren 20an hasiko da, larunbatean, 10:37an, eta 92 egun eta 18 ordu izango ditu, ekainaren 21era arte, Institutu Geografiko Nazionalak (IGN) argitaratutako datuen arabera.

Halaber, martxoaren 28an ordu aldaketa izango da, igandean, eta udako ordutegia abiatuko du; Behatoki Astronomiko Nazionalaren (OAN) kalkuluek diotenez, martxoaren 28ko 02:00etan 03:00ak izango dira.

Astronomia Behatoki Nazionalaren esanetan, baliteke 2021eko martxoan azkenekoz aldatzea ordua Europar Batasunean. Oraindik erabaki sendorik hartu ez badute ere, oso litekeena da etorkizun hurbilean udaberrian eta udazkenean berriro ordua ez aldatzea.

Martxoaren 28an helduko da udaberriko lehen ilbetea, eta ordutegi aldaketarekin bat egingo du. Fenomeno hori 29 edo 30 egunetik behin errepikatuko da; beraz, hurrengo ilbeteak apirilaren 27an eta maiatzaren 26an izango dira.

Eklipseak eta horiekin lotutako fenomenoak

Udaberri honetan bi fenomeno berezi ikusiko dira planetako puntu desberdinetatik.

Maiatzaren 26an, ilargi eklipse osoa izango da, hirugarren ilbetearekin batera. Euskal Herritik ikustea ezinezkoa izango da, baina Asian, Australian, Ozeano Barean eta Ameriketan ikusi ahalko dute.

Gainera, ekainaren 10ean eraztun itxurako eguzki eklipse bat egongo da, eta eklipse partzial gisa ikusiko dute Ipar Amerikan, Europan eta Asian. Eraztun itxurako eklipsea ikusiko dute Kanadako ipar-ekialdean, Groenlandian (Danimarka) eta Errusiako ipar-ekialdean. Euskal Herrian ere eklipse partzial gisa ikusiko da.

Meteoroen euriteak

Udako bi meteoro jasa garrantzitsuenak liridak eta eta akuaridak  izango dira.

Apirilaren 22aren inguruan ikusiko dira lehenengoak, eta maiatzaren 6aren inguruan, besteak.

 

 

Albisteak (2)