Itxi

GASTEIZ

Memoriala definitzea eta egutegia zehaztea falta dela esan du Martxoak 3 elkarteak

O. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Zaramagako San Frantzisko elizan eraiki asmo duten memorialaren balorazioa egin du Martxoak 3 elkarteak, eta 45. urteurreneko ekitaldiak aurkeztu ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gasteizko San Frantzisko eliza Martxoaren 3ko biktimen memorial bihurtzeko Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Udalak eta Gasteizko Elizbarrutiak lorturiko akordioa "lehen pausoa" dela iritzi dio Martxoak 3 elkarteak. Iragan astean sinatu zuten memoriala posible egingo duen akordioa lau erakundeek.

Gaur goizean Gasteizen eskaini duten prentsaurrekoan, lehen pausoa baloratu du, baina "dena egiteko" dagoela azpimarratu du: "Orain, proiektuaren kudeaketa, espazioak eta edukiak zehaztu behar dira, baliabide ekonomikoak esleitu behar dira eta lan-egutegi bat ezarri behar da. Memoria Gararen agerraldian esan genuen moduan, Martxoak 3 elkarteak ere parte hartu behar du prozesu horretan".

Eskerrak eman dizkio Gasteizko herri borrokalariari, "45 urte hauetan memoria lortzeko borroka bizirik" mantentzeagatik. "Martxoaren 3ko memoria langilea, feminista, antikapitalista, antifaxista... da, baina, batez ere, Gasteizko herri borrokalariarena", gaineratu du.

Bestalde, 45. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldiak aurkeztu ditu.

45. urteurreneko ekitaldiak

45. urteurrena dela eta martxoaren 3aren bueltan antolatu diren ekitaldietan parte hartzeko deia egin du. Martxoak 3 elkarteak hauetan parte hartuko du:

- otsailaren 25ean: Memoria Gara ekimenak Galdutako denboraren bila dokumentala aurkeztuko du, 19:00etan, Aldabe gizarte etxean.

- otsailaren 26an: Etxeraten elkarretaratzea. Martxoak 3 elkarteak parte hartuko du.

- martxoaren 2an: Martxoak 3 elkarteak hitzaldiak eskainiko ditu Zaramaga auzoko bi ikastetxe publikoetan: Odon de Apraizen eta Koldo Mitxelenan.

- martxoaren 2tik 10era: "Gasteiz 1976: Grebatik Sarraskira" erakusketa, Hizkuntza Eskolan (Mendizabala).

- martxoaren 13tik 31ra: "Gasteiz 1976: Grebatik Sarraskira" erakusketa, Gasteizko Gaztetxean.

- martxoaren 2an: Luis Ziarrustaren argazki erakusketaren inaugurazioa, Zaramagako Adinekoentzako Zentro Soziokulturalean.

- martxoaren 3an: 18:00etan, omenaldia monolitoan eta manifestazioa (ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek antolatuta, Martxoak 3 elkartearen parte-hartzearekin).

- martxoaren 26tik aurrera: Vitoria 3 de marzo filma, zinema-aretoetan (gutxienez astebetez egongo da ikusgai).

Albisteak (4)

Bideoak (1)