Koronabirusaren semaforoa
Egoerak berdin jarraitzen du EAEn, lau udalerri baitaude oraindik gune gorrian
L. Z. | EITB MEDIA
Durangok eta Eibarrek eremu laranjatik horira egin dute jauzi, kutsatze tasan izandako beherakadaren ondotik. Urretxu, berriz, udalerri berdea da orain.
Egoerak berdin jarraitzen du EAEn, lau udalerri baitaude oraindik gune gorrian, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk, ezta laranjarik ere. Gasteiz horiz dago, Agurain eta Laudio bezala. Amurrio, berriz, berdez.
Bizkaian honako hauek daude eremu gorrian: Derio, Santurtzi eta Sopela.
Gune laranjan, aldiz, honako hauek daude: Arrigorriaga, Barakaldo, Berango, Bermeo, Bilbo, Getxo, Gueñes eta Leioa.
Horian, berriz, Abadiño, Abanto, Balmaseda, Basauri, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Gorliz, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Sestao, Valle de Trapaga, Zalla eta Zornotza daude.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, dago oraindik Oñati.
Eremu laranjan honakoak daude: Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgoibar eta Pasaia.
Gune horian, Andoain, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Orio, Tolosa, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Kolore berdea indarra hartuz doa, dagoeneko sei udalerri baitaude eremu horretan: Deba, Lazkao, Mutriku, Ordizia, Urretxu eta Urnieta.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: