Itxi

Txertaketa kanpaina

Horrela egingo dute lehen txertaketa masiboa Illunben

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Txertaketa 10:00etatik 20:00etara bitartean egingo dute. 55 urtetik beherako irakasleak eta jantokietako langileak deituko dituzte. AstraZenecaren txertoa jarriko diete.

Txertaketa masiborako gune izango da Illunbe. Argazkia: Radio Euskadi

Osakidetzak astearte honetan jarriko du martxan Illunbeko Donostia Arenan prestatu duen txertaketa gune masiboa. Lehen aldia da horrelako eremu handi bat covid-19aren txertoa jartzeko erabiliko dutela.

55 urtetik beherako funtsezko profesionalak txertatuko dituzte bertan. Lehendabiziko txandan, irakasleak eta hezkuntza sektoreko langileak deituko dituzte, besteak beste. Guztiei AstraZenecaren dosiak jarriko dizkiete.  

Txertaketa goizeko 10:00etatik gaueko 20:00etara bitartean egingo dute. Hasiera batean, lau erizainez osatutako bi talde egongo dira lanean, goizez eta arratsaldez.

Egunero 560 dosi inguru emango dituztela aurreikusi dute.

BIDEOA | Txertaketa masiborako gune bilakatu dute Illunbe