Itxi

Koronabirusaren semaforoa

Aldaketak eremu gorrian: Santurtzi irten eta Aretxabaleta sartu da

L. Z. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ermuan eta Gueñesen ere okerrera egin du egoerak, eta ezin izan diote maila horiari eutsi.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

Santurtzi eremu gorritik atera da azken orduetan, baina Aretxabaletak hartu du haren lekua gunerik latzenean, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.

Oharra: Joko eta apustuen establezimenduak itxita eta eskola eta talde kirola etenda duten udalerrien zerrenda astelehenero eta ostegunero berrituko da, ebazpen bidez. Hona indarrean dagoen zerrenda. Koloretako semaforoak, bestalde, egoera epidemiologikoaren araberako eguneko argazkia eskaintzen du.

Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk, ezta laranjarik ere. Gasteiz horiz dago, Agurain eta Laudio bezala. Amurrio, berriz, berdez.

Bizkaian, udalerri bakarra dago eremu gorrian: Derio.

Gune laranjan, aldiz, hauek daude: Arrigorriaga, Berango, Bermeo, Emua, Getxo, Gueñes, Mungia, Muskiz, Santurtzi, eta Sopela.

Horian, berriz, hauek daude: Abadiño, Abanto, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bilbao, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Sestao, Valle de Trapaga, Zalla eta Zornotza.

Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, dago oraindik Oñati, eta Aretxabaleta batu zaio azken orduotan.

Eremu laranjan honakoak daude: Arrasate, Beasain, Bergara, Eibar, Lazkao eta Pasaia.

Gune horian, berriz, beste hauek ditugu: Andoain, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Deba, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Oiartzun, Orio, Ordizia, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Kolore berdea indarra galduz doa, hiru udalerri baitaude soilik eremu horretan, atzo baino hiru gutxiago: Lezo, Mutriku eta Urnieta.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.