Aktibatzeko Plana
6 kilometroko pasealeku batek Artxanda eta Enekuri lotuko ditu
EITB Media | Agentziak
Sondikako Udalak bere lurren zati bat emango du proiektua egin ahal izateko. Besteak beste, 6 kilometroko pasealeku bat eraikitzea aurreikusten dute, Enekuri eta Santo Domingo artean.
Bilboko Udalak, Sondikakoarekin elkarlanean, 6 kilometroko pasealeku bat eraikitzeko asmoa du Artxandan, Enekuriko gainetik Santo Domingoraino, Bizkaiko hiriburuko iparraldean dagoen mendi ezaguna oinezkoentzat gehiago irekitzeko.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Xabier Zubiaur Sondikakoak aurkeztu dute 8 milioi euroko aurrekontua duen Artxanda Aktibatzeko Plana.
Lanak egin ahal izateko, aurki Sondikak doan utziko dio Bilbori Artxandan dauden lursailak —batzuk Sondikaren esku daude—, bi udalek aurki sinatuko duten hitzarmenaren arabera. Izan ere, bi udalerrien arteko muga da Artxanda.
Hurrengo hilabeteetan hasiko dira 6 kilometrotik gorako pasealeku bat egiten, Enekuritik Santo Domingora. Oinezkoentzako ibiltoki horiek argiztatuta egongo dira eta segurua izango da, eta trafikoa "lasaia" izango da.
Gainera, 66.700 metro karratuko parke berri bat sortzea aurreikusten dute. Topaleku parkea izena izango du, eta bertan berotegi botaniko bat, aintzira artifizial bat, uraren gaineko zurezko zaldainak, umeen joko naturalizatuak eta beste motatako espazioak egin ahal izango dira.
¿¿ Bilbok eta Sondikak, Artxanda Aktibatzeko Plana aurkezturik, aurrera egiten dugu Artxanda berreskuratu eta hura elkartzeko leku berri bat bihurtzeko ekimenean, leku berri bat sortzeko uriarentzat eta lurralde historikoarentzat.
— Bilbao [Udala - Ayuntamiento] (@bilbao_udala) March 4, 2021
¿¿ Info gehiago ¿ https://t.co/zybgGJgAG0 pic.twitter.com/hVZ1wyYkuU
Aburtok azaldu duenez, "Aktibazio Planarekin, Artxanda begiestea, jagotea eta balioa ematea da, eta zer ahalmen dituen ikertzea, eta elkartzeko leku moduan duen ahalmena sustatzea, Bilborentzat, Sondikarentzat eta Bizkaiarentzat, azken batean".
Gainera, toki berriak "Burdin Hesiaren oroitzapena berreskuratuko du, Eusko Gudarosteak ehunka pertsona defendatzeko eraiki baitzuen". Hori bisita gidatuen eta berreraikuntza birtualen bitartez egingo dute.
Sondikako alkate Xabier Zubiaurrek esan duenez, Artxanda Aktibatzeko Planaren helburua da inguruak dauzkan ahalmenak indartzea, betiere haren naturagune jasangarriaren izaerari eutsiz.
Lanei ekin baino lehen, merkatu ikerketa bat egin da, herritarrek eskatzen duten aisialdi mota ezagutzeko.
Zubiaur eta Aburto, plana aurkezten. Argazkia: Bilboko Udala
Oposizioaren kritikak
EH Bildurentzat "ez da onargarria" Udal gobernuak Artxandarako plan bat publikoki aurkeztea "lehenago beste udal taldeei eta herritarrei ezagutarazi gabe".
"Ekitaldi mediatiko batera deitu gaituzte, ikusle gisa, eta lehenago jakinarazi ez diguten plan bat aurkeztu dute, zalaparta handiz. Ez digute dokumentaziorik eman eta ez digute eman egindako ikerketen berri", kritikatu du EH Bilduko zinegotzi Asier Gonzalezek.
Gonzalezen arabera, mota horretako interbentzio batek "Gangurengo mendateko eta bizilagunen elkarteen iritzia eta egiaztatzea behar du", eta "argi dago kasu honetan ez dela horrela izan".