Itxi

Koronabirusa

Hauek dira asteartetik Euskadin indarrean egongo diren neurriak

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Mugikortasuna EAE osora zabalduko da asteartean, baina gainerako murrizketei eutsi egin diete.

Grafikoa: EITB Media

LABIk martxoaren 5ean iragarritako neurriak:

- Erkidego barruan mugitzea baimentzen da, inolako mugarik gabe.

- Ezabatu egingo da 500 kasutik gorako intzidentzia-tasa metatuaren erreferentzia udalerriko murrizketak zehazteko. Kontuan izan da une honetan ez dagoela kasik udalerririk erregistro horren gainetik. Horrenbestez, eskola kiroleko entrenamenduak EAE osoan egongo dira baimenduta.

- Lan-eskaintza publikoak egiteko eta astialdiko jarduerak martxan jartzeko ebazpena gehitu da.

Dekretu berria astelehenean argitaratuko da, martxoaren 8an, eta asteartean sartuko da indarrean, martxoaren 9an, 00:00etan. Gaur egun indarrean dauden neurri guztien testu bategina izango da. Gogorarazi behar da honakoak direla neurrietako batzuk:

- Gehienez lau pertsonako taldeak.

- Gaueko mugikortasuna mugatzea, 22:00etatik 06:00etara.

- Merkataritza- eta kultura-jarduerak 21:00etan itxi edo amaitzea.

- Ostalaritza establezimenduek 20:00etan itxi beharko dute beranduenez, eta ezingo dute ireki 06:00ak baino lehenago. Terrazetan zerbitzua eskaini ahalko dute, eta barruan  edukiera % 50eko izan beharko da.

- % 40ko edukiera 150 m²-tik gorako merkataritza-establezimenduetan, eta % 60koa, 150 m²-ra arteko azalera dutenetan. Edukierak murriztuta daude, halaber, kultura- eta gizarte-ekitaldi guztietan.

- Gehieneko edukiera mugatuta dago kultu-zentroetan, % 35ean.

- Musika- eta ahots-entseguak eta emanaldiak bertan behera uztea.