Koronabirusa
80 urtetik gorako pertsonak hasi dira txertoa jasotzen
E. L. | EiTB Media
Euskadin dagoeneko 160.000 pertsona inguruk jaso dute txertoa, horietatik 53.000k bi dosiak jaso dituzte. Nafarroan, 75.000 txerto inguru jarri dira dagoeneko eta 25.000 pertsona daude immunizatuta.
Your browser doesn’t support HTML5 video
90 urtetik gorakoen txertaketa erritmoa ikusita, 80 urtetik gorakoak ere hasi dira txertoa jasotzen Euskal Autonomia Erkidegoan zein Nafarroan.
Era berean, farmazialariak eta fisioterapeutak hasi dira txertoaren lehen dosia jasotzen. Gipuzkoako farmazialari guztiak asteazkenerako txertatuta egongo dira. Araban atzo hasi ziren, eta Bizkaian gaur ekin diote.
EAEn aste honetan espero da Osakidetzako langileen immunizazioa lortzea. Txertoa ematen jarraituko zaie irakasleei, osasun-langile pribatuei eta beste zerbitzu soziosanitario batzuetako erabiltzaile eta profesionalei. Bestalde, dentistak astelehenean hasiko dira hitzorduak jasotzen.
Euskadin dagoeneko 160.000 pertsona inguruk jaso dute txertoa; horietatik, 53.000 daude immunizatuta, hau da, bi dosiak jasota. Datozen egunetan, 47.000 txerto jartzea aurreikusten da.
Nafarroan ere, 80 urtetik gorakoak txertatzen ari dira. 75.000 txerto inguru jarri dira dagoeneko eta 25.000 pertsona daude immunizatuta bertan bi dosiekin.
Euskadi covid-19aren aurkako 25 txertaketa gune izatetik 117 izatera pasa da. Ostegunean 10.000 txerto eman zituen Osakidetzak. Kanpaina hasi zenetik, Euskadik 249.000 txerto jaso ditu, eta horietatik 44.000 erreserban daude prozesua osatzeko.