Hilketa
Giza arrasto berriak aurkitu dituzte Bilboko itsasadarrean, Barakaldo parean
N.B. | EiTB MEDIA
Ertzaintzak gorpuzki gehiago aurkitu ditu Arrigunagako hilketarekin lotutako gizon bat atxilotu ostean.
Ertzaintzak gorpuzki berriak aurkitu ditu astelehen honetan itsasadarrean, Barakaldo parean, urtarrilean aurkitutako hilketarekin lotuta; izan ere, ustezko egilea atxilotu dute gaur.
Astelehen goizaldean gizon bat atxilotu du Barakaldon Ertzaintzak, urtarrilean Arrigunaga hondartzan (Getxo) eta Bilboko itsasadarrean aurkitutako giza gorpuzkiekin zerikusia izan dezakeelakoan. Ertzaintza hainbat egunez aritu zen inguru horretan bilaketa lanetan.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Bizkaiko Ikerketa Kriminalaren Sailak egindako azterketa sakonaren ostean iritsi da gizon horren atxiloketa.
Antza denez, Barakaldon atxilotu dute, nahiz eta oraingoz ez duten horren gaineko datu gehiagorik eman.