Koronabirusa
Espainiako Gobernuak San Jose zubian ere erkidegoak itxita egotea proposatuko du
agentziak | eitb media
Hala eta guztiz ere, neurri aringarririk ere proposatuko du, Aste Santuan eta martxoaren 17tik 21era etxeratzeko agindua 23:00etara atzeratzea, besteak beste.
Espainiako Osasun Ministerioak erkidegoen konfinamendu perimetrala proposatuko du Aste Santurako (Balearretan eta Kanarietan izan ezik) eta San Jose zubirako, 19a jai dutenetan (EAE eta Nafarroa, besteak beste). Bestalde, etxeratzeko agindua 23:00etan hastea ere jarriko du mahai gainean.
Efe albiste-agentziak jakitera eman duenez, Carolina Dariasek zuzentzen duen Ministerioak eremu publiko itxietan gehienez 4 pertsona elkartzea, eta eremu publiko irekietan muga hori 6koa izatea proposatuko du, bizikideak ez direnen kasuetan.
Osasun Ministerioaren helburua da neurrien aplikazioa derrigorrezkoa izatea erkidego guztietan martxoaren 17tik 21era (San Jose eguna ospatzen dutenetan) eta martxoaren 26tik apirilaren 9ra.
Era berean, etxeratzeko agindua ere Estatu osoan bera izatea nahi du, eta 23:00etatik 06:00etara egotea indarrean.
Itxiera perimetralaren kasuan, urriaren 25eko alarma egoerak jasotzen dituen salbuespenak onartuko dira (lanera joatea, medikuarenera…), eta ez da indarrean egongo Kanarietan eta Balearretan.
Hasierako zirriborroan ez bezala, jada ez dira eragozten unibertsitateko ikasleen joan-etorriak.