Itxi

Koronabirusa

EAEn txertoa jaso dutenen % 0,69k soilik eman dute positibo ondoren

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Bigarren dosia jaso eta immunizazio prozesua betea dutenen kasuan, berriz, portzentajea % 0,15era jaisten da.

Emakume bat txertoa jasotzen, Illunben. Argazkia: Efe

EAEn covid-19aren aurkako txertoa jaso dutenen % 0,69k soilik eman dute ondoren positibo koronabirusean, eta portzentajea % 0,15era jaisten da prozesua bete dutenen kasuan, hau da, bi dosiak jaso dituztenen artean.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak zehaztu duenez, martxoaren 2rako 138.847 dosi eman zituzten EAEn, eta horietako 49.033 bigarren dosia izan ziren. Gaurdaino 961ek eman dute positibo covid-19an dosiren bat jaso ostean; 75ek soilik bigarrena jaso ondoren.

Horrek esan nahi du txertoa jaso dutenen artean % 0,69k eman dutela positibo, baina tasa % 0,24ra jaisten da txertoa jaso eta 7 egunera positibo eman dutenak aintzat hartuz gero. Zazpi eguneko "erreferentzia" hori erabiltzen dute "defentsen sorkuntza ez delako berehalakoa", sailburuaren esanetan.

Bigarren dosia jaso eta immunizazio prozesua bete duten pertsonen artean, % 0,15ek eman dute positibo, baina soilik % 0,02k astebeteko epea igarota.

"Datu horiek ikuspegi argia ematen dute txertaketa prozesuaren inguruan", adierazi du Osasun sailburuak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Albisteak (4)