Itxi

Astronomia

Urteko lehen superilargia apirilaren 27an izango da

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Udaberria hasi eta hilabetera, Ilargia ohi baino gehiago hurbilduko zaio Lurrari urte honetan lehen aldiz.

Superilargia. Argazkia: Lázaro González Ramos (artxiboa)

Aurten, hiru superilargi ikusi ahalko dira Lurretik; lehenengoa, apirilaren 27ko goizaldean. Ilargia gure planetatik ohi baino gertuago egongo da, 357.378 kilometrora hain zuzen.

Apirilean gertatuko den fenomeno astronomikoa “superilargi arrosa” izenarekin ezagutzen dute. Amerikako tribu batzuek horrela izendatu zuten udaberrian hazten diren lehenengo loreekin, goroldio arrosarekin, batera agertzen delako.

“Superilargi” terminoari dagokionez, 1979an asmatu zuten, eta, ilargi betearekin batera, satelitea Lurretik hurbilen dagoen momentua aipatzeko erabiltzen da. Une horretan, Ilargiak distiratsuagoa eta handiagoa ematen du. Periogeo deritzo Lurretik hurbilen dagoen puntuari.

Apirileko superilargiaz gainera, aurten beste bi superilargi ikusi ahalko dira, eta hilabete eskaseko tartea izango da batetik bestera: “loreen superilargia”, maiatzaren 26an, eta “marrubizko superilargia”, ekainaren 24an.

Albisteak (1)