Itxi

Bizkaia

Atxilotu dute Berrizko istripuan nahasitako kamioilaria, drogetan positibo emategatik

EiTB MEDIA

Istripuan motorzale bat (43 urtekoa eta Ermuko bizilaguna) hil da.

Foto: EITB Media

Ertzaintzak atxilotu egin du arratsalde honetan Berrizen (Bizkaia) izandako zirkulazio istripuan nahasitako kamioilaria, droga proban positibo emateagatik. Ezbehar horretan 43 urteko motor-gidari bat hil da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 15:20an jazo da, BI-633 errepidean, Ondarroarako noranzkoan. Ordu horretan, kamioi batek eta moto batek talka egin dute.

Horren ondorioz, bi gurpildun ibilgailuaren gidaria hil egin da, istripua izan den lekuan bertan. Hildakoa 43 urtekoa eta Ermuko bizilaguna zen.

Biktimaren hilotza Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute.

Bien bitartean, Ertzaintzak ikerketa abiatu du, istripua zerk eragin duen argitzeko.

Albisteak (1)